BERRIAK GURE ZIZTADA BEHAR DU
Martxelo Otamendik, BERRIA egunkariaren zuzendariak, laguntza eskatu zuen BERRIA egoera ekonomiko larrian baitago. Euskarari eusteko laguntza hori garrantzitsua dela jakinarazi zigun hitzaldian (Plateruena, 2012-06-06). Nahiz eta BERRIAren egoera ona ez izan, bere euskara landuaz gozarazi zigun eta kazetaritzaren arloari buruz hitz egitean ona eta aditua dela frogatu zigun.
ZIZTADA
Bizi dugun egoera hain larria denez, BERRIA egunkariak diru sarrera berriak behar ditu. Beraz, ziztada kanpaina zabaldu dute. BERRIA egunkariak duen egoerari aurre egiteko ziztadak jasotzea ezinbestekoa da. Hortaz, bakoitzak ahal duen neurrian, kontu korronte batean diru pixka bat sar dezagun eskatu digute. Horrela denon artean euskaraz egindako egunkari bakarra babesten lagundu genezake.
Erlauntza zabala lortuko bagenu, etorkizuna bermatuko genuke eta gure seme-alabek eskertuko ligukete.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: