MAPA URRATSEZ URRATS
HELBURU ZEHATZAK
1. Emakumeen ikuspuntutik herriko ekipamendu eta zerbitzuen diseinua egokia den ala ez aztertu (iresgarritasuna).
2. Bere egunerokotasunean emakumeek aurkitzen dituzten oztopoak identifikatu eta alternatibak aurkitu.(higikortasuna)
3. Herriari buruzko emakumeen iritzia aztertu: erabilpen eta estetika aldetik zeintzuk izango diren haien ekarpenak edo hobekuntzak.
4. Emakumeek pairatzen duten biolentziaren gaineko sentsibilizazioa landu.
Aukeratutako auzoak:
· Aperribai/Olabarrieta
· Bengoetxe
· La Cruz
· Usansolo
· Plazakoetxe
· Tximelarre
·
Urreta
· Urtebieta
METODOLOGIA
Auzo bakoitzean 5 emakume bilduko ditugu. Emakume hauek ezaugarri desberdinekoak izango dira, bai adinari dagokionez, baita haien eguneroko eginkizunei dagokienean ere.
Behin auzo bakoitzeko emakume guztiak elkartuta, segurtasun eza bermatzen duten bost leku identifikatzea eta hiriaren diseinua egokia den aztertzea lirateke elkarrizketaren helburua.Lekuen deskripzioa
Lan hau emakumeek aurretik zehaztutako lekuetan paseatuz egingo dugu eta galdetegia haiekin batera beteko dugu.
Gainera, elkarrizketa bakoitzean argazki bat egingo dugu, eta elkarrizketetan izendatutako lekuetan argazki eta deskripzio oso bat egongo da, baita hauei balizko zein irtenbide eman dakiekeen ere.
Iruzkinak
Mikel 2007-01-17 08:49 #1
Poza ematen du blog honek, balioko duelako leku arriskutsu batzuk konpontzeko. Zorionak.<br />Poza ematen du aukeratu duzuen plataforma aukeratu duzuelako: blogak.com, eta ez kanpoko plataformaren bat. Zorionak.<br />Nazka ematen du blog honen helbideak: mapaciudadprohibida?? Puaggg!! Zergatik ez hiridebekatua edo beste edozein? Beti gaztelaniaz pentsatzen? Nahikoa da, joder!!<br />
Utzi iruzkina: