Gaur azkeneko eguna da webgunea bukatu ahal izateko zenbait arazo eduki eta gero bideoarekin azkenean igotzea lortu dut. Asteburuan hemen idaztea ahaztu egin zait gutxiena preokupatzen zidan gauza bait zen. Klasean, azkeneko "tokeak" eman dizkiot.
Irakaslearen erabakiaren ondorioz lan taldea bukatu egin da, ondorioz, taldekide bakoitzak bere aldetik egin beharko du webgunea. Hala ere udal antolaketaren gaiarekin lanean jarraitu behar dut.
Aspaldian ezin izan dut blogean idatzi, etxean internet ez nuelako, horregatik igo dut berandu aurkezpena. Atzo martxel eta biok webgunea diseinatzen hasi ginen eta gaur ere horrekin jarraitu behar dugu. Klase hasieran asteburuan zehar egindako aurkezpena, aurkeztu egin behar izan dut.