mamarruren ikasleak 2011 2012

Egunon, familia. Bertsolari izatea zer den usaindu nahi baduzue, zoazte berandi baino lehen bertsolari filma ikustera, inguruko zinetokietatik desagertu baino lehen. Ostiralean izan nintzen ikusten eta izugarri gustatu zitzaidan.(konforme, badakit ez naizela batere inpartziala). ondo izan goizane


eguerdion familiaKonturatuko zineten irakurgaiak Berriatik ateratzen ditudala, ezta? Alboko zutabean itsatsi dizuet esteka zeuen gustura bertan saltseatzeko (astirik hartuz gero, noski).Entzungaiak, berriz, ikasbiletik ateratzen ditut sarri. Ikasbilen sartutakoan ezkerreko aldean ariketak aukeratuz gero, galderadun entzungaiak topatu ahal izango dituzu. Saiatu eta zerbait lortzen baduzu edo arazorik baduzu, hementxe esan, besteek ere zuregandik eta zurekin ikas dezaten.onak izangoizane


Astelehena 20111031 1.     Entzun:                Bizkaia irratiako berriak eta birkontatu 2.     Izan ere              azalpen eta ariketak http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispaces.com/file/detail/3M+izan+ere.doc 3.     Irakur konta:   bikoteari irakurritakoa kontatu (2o minutu prestatzeko 5 minutu kontatzeko); bina orrialde http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispa...


eguerdion familiaGernikatik bueltan etorri gara goiz goiz, Asier txapelduna lagunekin hantxe utzita. Ikusi dudanez, Blog honek Gernikak baino ia arrakasta handiagoa izan du. Gernikako piperrak, Gernikako piperrak... zuek bai pipergileak! Ostegunean aterako ditugu kontuak. Bitartean, ondo ondo pasa biajante, beraneante eta zubigile guztiok.onak izangoizane


Eguerdion, familia: Astelehenean Gernikara joango garela erabaki dugu, gaur azken orduan. Klaseko ekintza da; beraz, ahal duzuen guztiok etorri, eguerdian bueltatu behar duzuen orduan bueltatzeko. Goizeko 8etan Arizko geltokian geratu gara.onak izanpa


eguerdion familia: Gaur poztu naiz, Xandrak eta Gorkak mezu elektroniko bana bidali didatelako. Gainera, klasean entzun dut blog honek klasera etortzen ez zaretenean zertan gabiltzan ikusteko balio duela. Bada, bai baina ez. Izan ere, ez dut egunero kargatzeko asmorik, astean behin edo bitan baizik. Horrez gain, klase presentzialen ordezko denik ez pentsatu, hemen klasean ahoz egiten dugun guztia agertu ere ez delako egingo. Beraz, blog hau klasekoaren osagarria baino ez da, zuena denez, zuek zertarako erabili nahi duzuen zehaztu behar duzuena. Artikulu honi beheko "erantzun" atala erabili...


Astelehena 20111024 1.                  Entzun: Euskadi irratiako berriak eta birkontatu.Irakur idatzi            EGA azterketa osoa egin eta zuzendu http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispaces.com/file/detail/3m+EGA+idaztzizkoaren+azalpenak+2011ko+2.+eredua.pdf  http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispaces.com/file/detail/3m+EGA+idatzizkoaren+azalpena+2011+2+ereduaren+zuzenketa.doc EL: pertsona entzutetsuren bat deskribatu Asteazkena 2...


Eguerdion ikasleok.Pasa den astean egindakoa jarri nuen hemen eta handik wiki batera jotzen zela uste dut, dokumentuaren lasterbidean klikatuz gero. Dena dela wikian dauden dokumentu guztien zerrenda ikusi nahi izanez gero jo helbide honetara:http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispaces.cometa hor ezkerreko aldaketak sailean klikatuondo izan


hona kontsumo gaiei buruzko gaztelera euskara hiztegi baten helbidea http://corpus.consumer.es/corpus/


3. astea      3.maila    2011 2012        08:00-12:30    005 taldea Astelehena 20111017 1.                 Entzun: Euskadi irratiako berriak eta birkontatu 2.               Mintza Taldean Mailetako azterketak eta San Faustoak 3.               HIKA  Anne Igartebururen testua neutrora pasatzek...