UNDER FIRE

No profile photo Maidonoso | 2017-10-05 15:14

1. Komunikatzailearen ikuspuntutik, zeintzuk gai/jarrera arazotsu planteatzen dira filmean?

Leku arriskutsuetara joaten dira kazetariak eta erabaki gogorrak hartu behar izaten dituzte. Aipatzekoa da albiste faltsua argitaratzeko eskatzen diotenean Russeli, gerraren bukaera bere eskuetan uzten dutela eta moralki modu egokian jokatzea ez da erraza, momentu horretan bere kazetari printzipioen kontra doalako.

2. Egin gai/jarrera horien azterketa eta hausnartu filmean ematen zaien irtenbideez.

Esan dudan moduan, aurreko erantzunean planteatzen dudana filmeko erabakirik zailenetarikoa iruditu zitzaidan. Kazetari moduan ez dakit zer egingo nukeen horrelako egoera batean, uste dut haiei frantsesak esaten dien moduan, sentimentalegia naizela eta gerra bukatzeko erabakia hartuko nuke.

3. Zer diote kode deontologikoek gai/jarrera horien gainean? Alderik badago kode desberdinen artean (aztertu pare bat kode/estilo-liburuk diotena)?

Argi dago kazetari baten lehenengo printzipioa egia kontatzea dela, eta hori esaten dute estilo liburu guztiek. Hala ere, gerra bat bizitzen ari zarenean, ez da erraza printzipio guztiak jarraitzea eta moralki jokatu behar duzu askotan, etika alde batera utzita. Kazetari bakoitzak erabaki ezberdina hartuko luke eta hedabide bakoitzaren ideologiaren arabera erabakiko zen jarrera egokia ala desegokia izan den.

4. Filmaren gaineko hausnarketa pertsonala

Filma gogorra iruditu zait, kazetariak hartu behar dituen erabakiak pentsatzen nuena baino garrantzitsuagoak direlako. Azkenean kazetaria baino ez zara, baina kasu honetan gerra protagonistaren eskuetan uzten dute.

Kazetariak hartu behar duen lehenengo erabaki zaila nire ustez, halako egoera bizi ari den hiri batera joatea da, eta esan behar dut, ni ez nintzela kapaza izango hara joateko. Joango banintz, lehen esan dudan moduan, jendeari laguntzen saiatuko nintzen une oro eta kamaraz ahaztuko nintzake zihur aski. Ezingo nuke jendea sufritzen ikusi eta ni hain lasai hotel batean egon. 

Filmaren bukaeran kazetari neska bakarrik geratzen da eta hospitalera urbiltzerakoan, erizain batek esaten dion esaldia bihotzera heldu zitzaidan: ''Ameriketako kazetari bat hil dute eta hori izan da jendeak gure egoera ezagutzeko modu bakarra, agian, berrogeita hamar urte lehenago egin behar izango genuke'. Esaldi horrekin jakin dezakeguna informazioa ezkutatzen ari zela da. Hau da, gerra zegoela esaten zuten hedabideek baina ez zuten egoera bere larritasunean azaltzen. 

Bukatzeko esango nuke deontologia ezagutu ondoren eta ikusitako filmei esker kazetari lanaren arrisku eta zailtasunen berri izan dudala eta horrekin batera kontuan hartu behar diren gauzak asko direla. Ezin dela edozer gauza esan, kazetari baten hitza miloika pertsonetara heltzen delako eta batzuetan ez gara kontziente izaten.


Utzi iruzkina: