NIGHTCRAWLER + ALBISTEA

No profile photo Maidonoso | 2017-10-02 08:35

Maidonoso 1506927918691

Nightcrawler filma izenburua bezain ''zaila'' iruditu zait. Ez zaila ulertzeko, baizik eta, ikusteko eta ulertzeko. Protagonistaren izaera ezagutu nahiean pasa dut arratsalde osoa, zerbait ezkutatzen zebilela nabaritzen nuen. Begirada galdua, ordu eta erdian irribarre bakarra... orokorrean, susmagarria tipoa. Kazetari lanetan baino, bera istripu guztien errudun zirudien eta azkenean bada.

Kazetari lana ez zait batere erraza iruditzen, batez ere, beste pertsona askorekin konpetitu behar baduzu gertakari bakoitzean, ea nor heltzen den lehenago eta nork filmatzen duen tramarik onena. Hau ikusi eta gero behintzat, kazetaria izateko beldurra ere piztu zait. Bueno, beldurra baino errespetua esan dezaket. Askotan ez gara konturatzen lanbide bakoitzaren atzean zailtasun ugari daudela, oso polita dela kanpotik ikustea baina gero zuk egin behar duzunean... Noxki, filmako gizonak egin dituen gauzak ez dira orokorrean gertatzen, kazetari batek egia baino ez du kontatu behar, eta nahiko gauza gertatzen dira munduan, beraz, ez dago ezer ''prestatu'' beharrik. 

 

Asteartea, Irailak 26 - ALBISTEA

Gaurko albisterik esanguratsuena guraso batzuen suizidioa iruditu zait, orain dela pare bat egun gertatu zen baina gaurkoan haien seme baten hitzak entzun ditut telebistan. Albisteak zera dio: lau seme-alaben amak eta bikoteak bere buruaz beste egin dute haien etxeko logelan. Egunak hilda egon ziren bertan eta inor ez zen enteratu, azkenean ume batek polizia deitu zuen esanez ama oso txuri eta hotza zegoela. Nola izan daiteke gurasoak hilda egotea eta seme-alabak ez enteratzea? Triste jartzen nau horrelako egoeran bizi diren umeak imajinatzeak... Espero haien bizitza hemendik aurrera hobetzea.