Komunikazioaren historia eta egitura - Hausnarketak
Liberalismoa eta telegrafoa:
Nire taldeak aurkeztutako gai honekin batera Oliver Twist filma ikusi dugu. Filman argi ikusi dira ezberditasunak klase-sozialen artean eta gainera, oso film polita iruditu zait.
Gaiaren inguruan batez ere telegrafiak ekarri zituen aldaketak harritu naute, aldaketa oso handiak izan zirelako garai hartan. Telegrafia XIX. mendearen lehenengo erdian agertu zen eta informazio jarioaren kontrola suposatu zuen. Horrez gain, merkataritza bultzatu eta informazio prentsa modernoari eman zion bidea.
Liberalismoa, nire ustez, munduak begiak zabaldu zituen uneari deritzo. Garai horretan eta ilustrazioarekin batera, askatasunak eta banakoek hartzen dute garrantzia eta John Locken esaldi batekin laburtuko dut: ``Ez ziren egin gizonak legeentzat, legeak gizonentzat baizik´´.
Argazki-makina eta sozialismoa:
Sozialismoak liberalismoaren aurka jo zuen eta argazki-makinari esker propaganda hedatu eta indar handia hartu zuen mugimendu honek.
Ikusitako filma benetan aspergarria izan da, nahiz eta interesgarria izan garai hartan nola bizi izan zen ikustea.
Azkenik, esango dut ez nekiela sozialismo pururik ez zegoela inon, kapitalismorantz jotzen bai da ia beti.
Zinema eta nazionalismoa:
Zinema eta nazionalismoa gerra garaian kokatzen ditut, gaur aipatutako gertaera asko eta asko guduen artean gertatu zirelako, adibidez, Frantziako Iraultzak bultzatu zuen nazionalismoa eta Euskal Herrian Lehen Mundu Gerra garaian hasi ziren ekoizten lehenengo filmak.
Irratia eta totalitarismoa:
Filma oso hunkigarria izan da eta errealitatean oinarrituta egoteak ezintasun sentsazio zakar bat utzi dit bukaeran. Argi erakusten du zer-nolako garrantzitsuak ziren komunikazioak gerra garaian.
Telebista eta Frankfurteko eskola:
Telebista aurrerapen oso garrantzitsua izan zen. 60ko hamarkadan heldu zen Euskal Herrira eta pilota partidu bat izan zen aurreneko 'programa'. Filma oso gogorra izan bada ere, oso ondo irudikatzen du garaian gertatzen ari zena.