KOMUNIKATZAILEAREN DEKALOGOA
Komunikatzailearen ezinbesteko karakteristikak aurkitzea zaila da, batez ere, zer modutan komunikatzen den arabera, ezaugarri garrantzitsuenak ezberdinak direlako. Baina, hainbat iturri ezberdinetatik informazioa jaso ondoren, esan dezaket badaudela komunikatzaile guztien helburu diren ezaugarri batzuk.
- Kuriosoa izatea. Informazio bakarrarekin ez konformatzea, baizik eta, ahalik eta informazio gehien jaso eta ondo dokumentatuta egon zure kabuz lan pertsonala eta txukuna ateratzeko. Edozein gauzaren zergaitia aurkitzeko gaitasunarekin batera lotuko nuke ezaugarri hau, iturri ezberdinetan bilatzeko joera eta gero eta gehiago jakiteko gogoa izatea.
- Argumentatzeko kapazitatea. Kritikak jasango dituen pertsonaia da komunikatzailea, beste profil askok bezela. Kritika horiei buelta eman eta argumentatzeko gaitasuna garrantzizko balorea da.
- Segurtasuna. Komunikatzaileak emititzen duen mezua, seguru emititzea, bere hitzak sinistea. Horrela, bide batez lortuko du mezu hori hartzaileari konfiantzarekin trasmititzea. Bide batez, igorlearen helburua hartzailea hunkitzea bada, bere konfiantza irabazi behar duelako lehenik.
- Talde lanean aritzeko ezinbesteko gaitasuna. Komunikazio arloan oso gutxitan egiten da lan bakarrik, beraz, guztion ideak entzuteko prest egon behar da, giro ona mantenduz. Ideia hau lotu daiteke aurretik aipatu dudan argumentatzeko gaitasun horrekin, zure ideiak taldean pisu handia izan dezaten.
- Laburtzeko gaitasuna. Orain dela gutxi entrebistatutako Eduardo Ranedok behin eta berriz azpimarratutako ezaugarria da hau, bere hitzetan: ''Gaur egun albiste luzeak ez dira jendearen gustokoak, inork ez du nahi orrialde bat baino gehiago okupatzen duen albisterik irakurri''. Beraz, sintetizatzeko gaitasuna garrantzitsua da, ideia nagusiak identifikatzeko eta horietan zentratzeko gure lana.
- Ekintzailea izatea. Bide ezberdinak eta gauza berriak bilatzeko kapaza izatea, ahalik eta gauza gehien egitea, nahiz eta erronka handiak izan, sailatzea, eta txarto ateratzen bada, hurrengoan hobeto egiteko aukera izateko.
- Pertsuasiboa izatea. Jendeari ideiak aldatzeko erreztasuna edukitzea, honetarako garrantzitsua da hizkunta ondo ezagutzea eta hizkera argia izatea, besteak beste.
- Sormena. Gauza berriak pentsatzeko prest egon behar da komunikatzailea, etengabe aldakorra delako komunikazioaren mundua eta horregatik da, hain zuzen ere, hain aberatsa. Oinarrizko ezaugarria da edozein komunikatzaileetan, nahiz eta komunikazio alderdi batzuetan beste batzuetan baino garrantzitsuago izan.
- Naturaltasuna. Inorren estiloa kopiatzen ez saiatzea, zure estilo propioa eraikitzea, zu zeu zaren modukoa izateari utzi gabe. Soilik horrela lortuko duzu jendeak zerbait irakurri, entzun edo ikusterakoan zurea dela jakitea egilearen izena begiratu gabe.
- Ideiak ordenatzen jakitea. Ideiak argi izan behar ditu komunikatzaile batek eta era ordenatu batean emititu behar ditu, hartzaileak mezu argi bat jaso dezan. Hau ere lotu dezakegu lehen aipatutako konfiantza lortzeko ezaugarrira. Ideiak nahasirik badaude, zure mezuak sinesgarritasuna galduko duelako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: