KASUAK - Ostirala 29

No profile photo Maidonoso | 2017-10-02 11:42

Maidonoso 1507013599167

Nire taldeko aurkezpenarekin hasi dugu klasea, emakumeen presentzia hedabideetan Rioko joku olinpikoetan. Gai zaila izateaz gain, gogorra iruditu zait oso. Hori bai, informazioa oso erraz topatu dugu, 'emakumeak rioko olinpiadetan' bilatuta Googlen milaka web orri agertu zaizkigu. Nahiko pozik geratu naiz gure aurkezpenarekin, kasu asko azaldu ditugu eta uste dut jendeak bazterkeria hedabideetan zer-nolakoa den ezagutu duela.

Hurrengo aurkezpena izan da dudarik gabe txarrena nire ustez, ez aurkezpen modura, baizik eta oso kasu gogorra izan da.  Suizidioaren bideoa osorik ikustea erabaki dut eta ez da erabaki egokia izan. Werther efektua aipatu du Aitorrek eta oso interesgarria iruditu zait, berak esan duen moduan pertsona publiko batek bere buruaz beste egiteak beste pertsona edo bere 'fans'ak bultzatzen ditu berdina egitera. Antzeko kasua da Spiderman filmak eragindakoa, ume askok etxeko leihoan jarri eta egan egin nahiean salto egin zuten. Aurkezpenaren gaian oinarrituz esan dezaket guztiz logikoa iruditzen zaidala suizidioa morbo gabe tratatu beharra, eta deskripzio zehatzik erabili gabe. Azken finean, notizia da 'x' pertsona hil egin dela, ez nola hil den.

Game of Thrones serie famatuaren kasuaren azalpena entzunez jarraitu dugu arratsaldea eta kasu berezia iruditu zait. Ez dut seriea ezagutzen baina banekien Zumaian eta Gaztelugatxen egin zituztela grabaketak. Nire ustez, kasu horretan hedabideek egin zutena guztiz lotsagarria iruditzen zait, guztiz pribatua izan beharko litzake grabaketa, nahiko diru ordaintzen dute bertan grabatzeko eta. 

Aurrerago arreta piztu didan kasua Omayrarena izan da, ez nuen kasua ezagutzen eta hunkigarria iruditu zait. Uste dut benetan garrantzitsua bere hitzak zirela eta adingabea zela jakinez, bere aurpegia estali edota pixelatu egin beharko zuten. 

Beste kasu guztiak ere oso interesgarriak iruditu zaizkit baina aipatutakoak izan dira bereziki mindu edo piztu nautenak, hobeto esanda.

GAURKO ALBISTEA: http://www.20minutos.es/noticia/3147784/0/agosto-record-historico-llegada-turistas/

Albistea berezia iruditu zait turismoaren gorakada pentsatzen nuena baino askoz gehiago igo delako.


Utzi iruzkina: