Magazine

Deca, LH3-A1

Horrelako pultsera bat lagun bati oparitu nion hiltzear zegoela eta beste bat niretzat hartu nuen lotura mantentzeko. Azkenean, ez zen hil eta orain lotura hori berdin mantenduko dugu. 


Sakramendu hau bidai batetik ekarri genuen lagun batek eta nik. Igeltxo bat da, Salamancatik ekarritakoa hain zuzen ere eta logelan daukat. Sakramendu hau, bidaia hortako momentu onekin lotzeaz gain, zorte onarekin ere lotzen dut, izan ere, hori dudanetik bizitzako hainbat aspektutan zorte izan dudalakoan nago. 




Erlijioaren txoko honetan biblia bat ageri zaigu kuaderno bat azpian dagoela eta atzean kandela bat piztuta. Umeentzat txoko egokia izan daiteke, koadernoan bibliako gauzak apuntatu dezaketelako eta ez dutena ulertzen idazteko aukera izango dute, ondoren irakasleak hori azaltzeko aukera izango du. Mt 5, 33-37.   Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaien beste hau ere: Ez egin gezurrezko zinik, eta bete Jaunari egindako zinak. Nik, berriz, hau diotsuet: Ez egin inolako zinik, ez zeruarengatik, Jainkoaren tronua baita; ez lurrarengatik, haren oin-aulkia baita; ezta ...


    Fedea definitzea ez da erraza izaten, askok eta askok fedea erlijioarekin lotzen dute, baina fededun izateko erlijioa beharrezkoa ez delakoan nago ni. Izan ere, fedearen definizioa ematerakoan hainbat kontzeptu desberdin ikusten ditugu: Fedea, pertsona, gauza, ideia edo sinismen bateriko konfiantza bezala definitu daiteke. Definizio hori kontuan izanda, erlijiorik ez da behar fededun izateko, izan zaitezke fededun zure lagunarekiko edo zuhaitz batekiko, hark emango dizun fruituak onak izango bai dira. Bestalde, erlijioarekiko fededun izan zaitezke, izan ere, erlijioak es...



Magazine