Aparka ezazu zure kotxea Elgoibarren!!!
Ostiralean aparkatu nuen kotxea San Roke
kalean eta bueltatu nintzenean papertxo bat aurkitu nuen parabrisa
gainean. Berak hau jartzen zuen:
INFORMAZIO OHARRA
HUTSEGITEA
DEBEKATUTAKO TOKIAN APARKATZEA
Elgoibarko
Udalak trafiko eta estazionamendu arazoen konponbidean aurrera egin
nahi du. Zure ibilgailua, ordea, huts egiten ari da, gainerako
gidariei molesti eta trabak sortuz, interes orokorraren kaltetan.
Saia zaitez, aurrerantzean, horrelakorik ez egiten, eta ez dugu zigorra ipini beharrik izango.
Begiratu
nuen ea seinalikan zegoen eta horra non ikusten dudan ordurarte ikusi
gabeko trafiko seinale berri bat. Ostras!!! Orduan hemendikan aurrean
San Roke kalean ezingo da aparkatu toki horietan???. Zenbat aparkaleku
kenduko dira?? Eta nere buruarekiko erreflexio bat egin nuen. Huts
egiten ari naiz eta Elgoibar trafiko arazoen konponbidea ostopatzen
dut. A ze depresioa!!!
Hortaz ni eta merkadilloa gera
Elgoibarko trafiko arazoen muina. Hori bai, asteburuetan maalako
errotondan aparkatzen dutenek aukera dute arazorik gabe beraien
"merkadillo alternatiboa" sortzea Elgoibarko trafiko arazoak ostopatu
gabe eta berdin egiten dute Eroski aurrean bigarren lerroan uzten
dutenek munizipalen begiradapean (naiz eta orain pibotetxoak egon hori
eragozteko...).
Hobe lukete udaletxean herriko benetazko trafiko
arazoei buruz arduratzea (Maalako errotondari semaforoak kentzea,
aparkalekua eskaintzea herrira datozeneri...) eta ez garajeen
prezioaren igoera sustatzea.
Baina pentsatzen det zain egon
beharko dugula beste mozkor batek beste ostikada baten bidez semaforo
gabeko errotonda berriz ezartu arte. Zenbat aldiz esaten dute
mozkorrek eta umeek esaten dute bakarrikan beti egia!!! Gabon eta ondo
aparkatu zuen ametsetan!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: