Telebista trasnotxatu neskazaleak frontoietan
Hori mania dutena pilota partiduak telebistan ematen dituzten erralizadoreek, kamarari zoom eraginarazi eta emakume bat pantaila aurrea jartzekoa!!! Hori pelmakeria!!
Niri behintzat, matxista ez ezik (jakina), oso kutrea eta zahitsua iruditzen zait, garai bateko klixe negargarrien jarraipen inertziazko bat. Joaquin Prat-ek lehiakideei esaten zizkien moduko estilokoa: “- Usted es señora o señorita? –Señorita. –Será porque usted quiere”. Ba antzeko nazkatxoa sortzen didate frontoietako plano horiek.
Zer arrazoi arrarorengatik iruditzen zaie interesgarria zaigula arratsaldeko 6etan pilota partidua ikusten dugunoi, neska arrunt baten plano handi-handi bat? Joe, hain interesgarria iruditzen bazaie, ez daitezela hipokritak izan eta jar dezatela bularraldearen plano bat zuzenean... eta, bere arreba edo emaztearena bada, ba atsegin handiagoz jarriko dutela uste dut. Ezta?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: