Kristina Eneko liburutegi hoztua

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2007-12-11 11:45

Donostiako Kristina Enea parkearen sarrera nagusian hozkailu bat dago. Barruan liburuak dauzka, denen eskura. Emausen ekimena da: parkean dagoen edonork hozkailuko liburuak har ditzake, irakurri eta gero bertan uzteko berriro. Bertako liburu bat etxera eraman nahi izanez gero, etxean duzun bat utz dezakezu hozkailuan, besteentzat.

Liburuak jendearengana hurbiltzeko modu berri bat da: nik neronek, hiruzpalau haur ikusi nituen parkeko bankuan eserita, hozkailuko liburuak irakurtzen. Hori behintzat lortu zuen, eta ez da gutxi, gaur egun!!!


Utzi iruzkina: