Haurrak parapsikologikoki perbertitzen

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2008-01-17 10:46

Falta zitzaiguna! Iker Jimenezen moduko txorrada parapsikologikoekin burua janda daukaten helduak nahikoa ez eta haurrei buruan pozoi hori sartzen hasiko ote gara ba?

 

Lehengoan, haurrei okultismoaren eta horrelako artaburukerien inguruko gaiak azaltzen zizkien liburu bat ikusi nuen salgai denda batean. Entziklopedia arin gisa, konbustio espontaneoa, Mothman, espirituak, poltergeistak, sendalari magikoak, leku sorginduak eta antzekoak eskura jartzen zizkien gaztetxoei, irudi alai eta testu irakurgarriz hornituta.

 

Ez zen kritika enpiriko bat, bufonada horien burugabekeria argi eta garbi uzteko, ez... Gai horiek nolabaiteko seriotasunez jorratzen zituen, elektrizitateari, Erdi Aroari, edo ugaztunei buruz ariko balitz bezala, babalorekeria horiek gaztetxoei erakutsi beharreko jakinduria izango balira bazala.

Gero kejatu egingo gara, jendea burutik seko eginda dagoelako!!

 

PD: gomendio modura, hona hemen Luis Alfonso Gamezen bloga eta Circulo Esceptico taldearen web gunea. Azken web honetan, grazia berezia egin dit nola egiten den ustezko misteriozko sekretu eta kodez betetako liburu barregari baten kritika luzea, kapituluz kapitulu.

 


Utzi iruzkina: