Morboaren herrian
- Begira, zer bilatu diaten!!! Neska bat masturbatzen!!!
- Ze baina aktoresa bat?
- Ez ez, hortxe zeok koxka!
- Ze esaten ari haiz? Serio? Aer aer eakutsiyak!
- Bai bai, beida beida!
- Hi nik hau ezautzeyat, pasayak!
- Jarri zak bluetooth ta pasakoyat… hike jarri daikek!
Eta horixe izan zen istorio triste baten hasiera. Neska horrek bere borondate hobenarekin bere mutilari, urruti ikasten zuen horri, oparitxo bat egiteko asmotan grabatu zuen . Bere pribatutasunari etekina atera nahian bere buru masturbatzen grabatu zuen. Baina agian, bere akatsik larriena bere mugikorretik ez ezabatzea izan zen, edo agian mugikorra galtzea. Baina zer gertatuko zen grabazio hori bilatu zuenak ezer ikusiko ez balu? Ezer ere ez! Eta ikusi baina hala ere berarentzat gordeko balu? dena eta lau haizetara zabaldu beharrean? eta ertzaintzaintzare eramango balu besterik ez? Zer gertatuko zen? Ezer ere ez… baina gizakia morbosoa da, maltzurra, berekoia… Eta mutiko horrek ez zuen bitan pentsatu, eta 4 haizetara zabaldu zuen inongo zalantza izpirik gabe.
Zein izan zen mutil horren ekintzen eragina? Neskak bere herritik alde egin beharra. Jendeak mugikorreko irudiak ikustearekin nahikoa ez eta gainera neska gaixoa lotsarazten pasatu zuten gaua batzuk. Neskak lan egiten zuen tabernara joan eta, Orgasmo bat mesedez? lotsagabeak.
Jendeak ez du ez lotsarik eta ezta gupidarik ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: