Firefox

lozorroan 1456151127498 Lozorroan | 2009-03-09 19:03

 

Interneten nabigatzerako garaian Firefoxek  Explorerekin dituen abantailak aztertuko ditut. Nabigatzea erraza da, botoiei sakatzea besterik ez da, baina zein da egokiagoa eta seguruagoa? Azkenaldian ezagunagoa egiten zaigu Firefox, eta Firefoxek indarra hartu du, agian Exploreren tokia hartuko zuen etxe askotan, nirean behintzat aspaldian hartu zuen. Zergatik? Firefox nabigatzaile librea da eta Explorerrek baina diseinu egokiagoa du, eta gainera  Euskalbar instalatu dezakegu. Diseinuko beste atal bat bezala hartu genezake leihatilena, orri nagusiaren barruan beste hainbat leihatila zabaltzeko aukera daukagulako. Honek, sinetsi iezadazue, asko laguntzen du. Baina , zalantza izpirik gabe, abantailarik garrantzitsuenetako bat segurtasuna da. Firefox Explorer baino seguruagoa da, virusak kontrolatzen ditu eta gainera publizitatea ere saihesten du, Explorerrarekin publizitate ugari jaso dezakegu nahigabe ere, eta Firefoxak ez dauka horrelakorik. Aipatutako guztia gutxi izango balitz, gainera EUSKARAZ nabigatzeko aukera ezin hobea ematen digu, euskararen ahultasuna kontuan izanik faktore garrantzitsua dela iruditzen zait.


Utzi iruzkina: