Munduaren Zuloak... Haren begien sarkortasuna

No profile photo Bidartekoan | 2008-08-10 12:44


Jausi egiten naiz
esperantsaren zuloetan beti
ta han ibiltzen naiz gero
kalerik kale
kantalerik kantale
dandarrez
tabernarik taberna
bigarren aukerarik denentz

Beti jausten naiz, baina!
esperantsaren zulo beltzean, barren!

Bakoitza bere zuhaitzari lotuta
halaxe gaudela dakigun arren
eta zuhaitz eta ardatz garbi batetik bestera
doan zati eta aldea
ezin laburtu, ezin moztu airea

Ardatz bakoitzean gora
ardatz bakoitz gorantz ametsa
(ta zein polita eta ankerra)
bestearen zuhaitzera heltzekoa!
ezta Estepan?


Utzi iruzkina: