Hainbestetan... karino bila (III)
Hainbestetan hil naiz, 
hainbestetan maitea 
Ogoñotik behera 
         Azkorritik behera 
               Axerrotatik behera
                       Lasalbetik behera 
hainbestetan deitu diet 
Benedettiren ilusiozko zapata gorriei 
Hain geratzen da 
poesia antzu eta hutsik
hain hitz gora (izgora)
hain berba behera (berbabera)
hain da ezgauza 
hemen esaten nabilenerako 
Azkenean ulertu egin dudala
Rimbaud,
bere erabaki misteriotsua, 
argi lotu zait 
behingoz

Iruzkinak
Utzi iruzkina: