Bost blogen inguruko iritziak

loreal 1456151105650 Loreal | 2008-04-15 11:57
1

1.Bloga: Ahopeka

Iñigo donostiarraren bloga nahiko interesgarria iruditzen zait. Zergaitia? erraza da, gai askotaz hitz egiten du, bere idazkera arina da , erraz irakur daitekena eta ez zaitu aspertzen.

2.Bloga: AHT Ez lurraren defentsarako gunearen webloga

Oso blog interesgarria iruditzen zait honakoa, bertan AHT arn inguruko infomazioa eskeintzen da, argazkiak..baina prentsak eskeintzen ez dituen beste ikuspuntu batzurekin. Gai honen inguruko gora beherak jakiteko primerakoa.

3.Bloga: Txapa irratiaren bloga

1984. urtean sortu zen Txapa Irratia. Albisteak, musika, kritikak, alkarrizketak, literatura, gai sozialak... denetarik entzun daiteke txapa irratian. Interesgarria iruditzen zait irrati honek bere bloga izatea, bere entzuleekin komunikazioa ahalbidetzen duelako eta era bertan elkarri aholkuak eman daitezke.

4.Bloga: Jente zatarra

Mundu guztai ez delako polita! Blog ezberdin bat non sozietate honek bultzatzen duen edertasunaren ideak ez duen tokirik, bertan jende arraro eta itsusia besterik ez da agertzen, ez al da blog ezberdin bat?

5.Bloga: Artea

Artea guztuko dut, horregatik artearen uinguruko blog baten bila hasi nitzen, eta honako bloga aurkitu nuen, non artearen inguruko teoria eskeintzen den. Nik neuk irakurri dut eta interesgrria iruditzen zait. Hori bai artea ez zaionari guztatzen, ez dadila bertatik pasa.

Iñigo Rubert

Iñigo Rubert 2008-04-23 12:16 #1

Iepa Loreal (?)

Aizu, kriston ilusioa egin dit zure aipamena. Arrazoia izango zuen bada Mikelek, bloga egiteko arrazoietariko bat egoa elikatzea dela idatzi zuenean.

Ez da hain zaila asetzen gure ego hori. Zureak bezalako hiru lerro xume horiek bapo beteta utzi dute jada nirea, ez siesta egiteko ordea, are gogo gehiagorekin idazteko baizik.

Mila mila esker.

Hurrengora arte.

Utzi iruzkina: