Txokolatezko hitzak

Ez etsi

1. Txistea: Mundu osoa berdea zenean, autoak, pertsonak... guztia berdea, istripu bat  gertatu zen autoen artean, gurutze gorria etorri eta dena pikutara joan zen! 2. Txistea: Neskatila bat negarrez ari zen, eta gizon  batek esan zion: - Ez negarrik egin, neska! Bestela handia zarenean itsusia izango zara eta. Neskatilak erantzun zuen: ba zuk negar asko egin zenuen txikitan! Espero dut gustau izana txisteak.;-)


GO!AZEN

3
lili 1499803267761 Txokolatezko hitzak | 2017-07-27 10:43

 Goazenek Go!azen 2garrena egin behar du, ze poza ezta ? Eta pertsonai berriekin, AUPA!!!!!!! Ia ahazten zait hainbeste pozarekin, kanta berria ere bai benetan polita! Gure nahia  da abestiaren izena. Nire zati gustukoena da Sarak kantatzen duenean eta Iholdik Mirenekin kantatzen duenean. Zuena?  


DISEINUA

1 2
lili 1499803267761 Txokolatezko hitzak | 2017-07-24 16:50

Lehen eta behin, barkatu eragozpenak, nire herriko festak direla eta ezin izan dut  idatzi. Nire zaletasun bat moda diseinatzea da! Oso gustuko dut bai neskentzat bai mutilentzat diseinatzea:)         Hona hemen nire diseinu batzuk:  



Gaur nire sistema azalduko dizuet. Ze sistema? Noiz argitaratuko ditudan txisteak,ipuinak... Txisteak ostiraletan argitaratuko ditut, ipuinak asteazkenetan, nire zaletasunak astelehenean,berriak ni enteratzen naizenean... Agian aldaketaren bat egongo da, baina lasai, nik abisatuko zaituztet.  Ia ahazten zait! Asteartetan zer egin aspertuta bazaude. Orain asteartetan tokatzen dena:Aspertuta bazaude, altxorraren bila egin lagunekin, oso erraza eta dibertigarria da. Materiala: arkatzak, paperak, zeloa, kutxa, gozokiak. Non: etxean, parkean, jolas tokian... 1.Papertxoetan pistak idat...


NIRE LEHEN BLOGA

1 8
lili 1499803267761 Txokolatezko hitzak | 2017-07-11 22:02

Amak ez zidan yutuber izaten uzten, orduan blogalari izatea pentsatu nuen, ze erremedio! Zergatik yutuber? Yutuberi engantxatuta nengoelako eta bideoak igotzea dibertigarria iruditzen zitzaidalako.  Oraindik ez dakit bloga zeri buruzkoa izango den. Iruzkinetan ideiak eman, mesedez. Ideiak baditut bai, baina zuen laguntza behar dut ideia batzuentzako.  Hona hemen ideia batzuk: nire zaletasunak, musika, berriak, txisteak?... Iruzkinetan esan bai ala ez txisteen ideia.