Txokolatezko hitzak

Ez etsi

Orduan Charlianak esan zuen: - Charlotten gurasoek bidali ninduten zuek zelatatzeko. - Kim deitu, mese! ...nire gurasoek!!!??? - galdetu zuen Kimek.  - Ados, baina nire pirsina???-errepikatu zuen Evak  - Zure gurasoek eskatua -argitu zuen Charlianak- sofistikatuago bihurtzeko.  - Beno, azkenean jakin dugu misterioa- mintzatu zen Tina  -Bai, orain goazen tattoo dendara, suge bat egin nahi dut- brometan Jakik - EEEEEEEZZZ!!! - erantzun zuten denek batera oihuka eta barre batean. Eta hala bazan edo ez bazan, egin ezazu pirsing bat!


BESTE BARBARA BAT!!!!!!!!!!! . - Z-zer? -galdetu zuten denek batera. Barbara 2.a komunetik bueltatu zenean garraxi ttiki bat egin zuen : -A! ara z- zer  n- nor d-da hau? -Zuk jakingo duzu!-bota zuen Lillyk. Momentuan bertan Evak Barbara 1. askatu zuen. -EMAKUME  HAU GANBARATIK JOA DAGO!!!! -esan zuen garraxi batean Barbarak 1.ek. -Orduan zu ez zara Barbara? -erantzun zuen Ninak -Ez, nik Charliana Cup dut izena eta ...  SORGINA NAIZ! - garrasi egin zuen Charlianak  -SORGINA !!!!!???- galdetu zuten denek batera. -Baina ez dut ezer ulertzen- esan zuen Evak. -Ordu...


Tinaren jauregian zeudela Ninak esan zuen: -Aztertzera joan behar gara pirsinen dendara. -Bai baina nire jauregia 1.000kmtara  dago pirsinen dendatik- erantzun zuen Tinak. Neskak pentsatzen hasi ziren. Orduan Evak esan zuen: -Badaukat! Nire gaztelura etorri. Nire gurasoak Alemanian daude ez dakit zer eskubideak... Beno, nire gaztelua 10kmtara dago  pirsinen dendatik. Hurrengo goizean pirsinen dendara joan ziren eta  Barbara komunera joan zela ikusita, aztertzen hasi ziren. Hannak armairua ireki, zer aurkituko eta...


Emakume bizardunak Barbara  izena zeukan.  "Bai izen arraroa!" pentsatu zuen Lillyk baita Hannak ere. Barbara hitz egiten hasi zen. 6 pirsin zituen aurpegian, eta 3 gorputzean. Nola jakin zuten pirsinena gorputzean? Ez galdetu, higuingarria. Barbara urduri somatu zuen Jakik. Arrazoia zuen. Izerdi patsetan zegoen eta totelka hitz egiten zuen Barbarak. Tinaren  jauregian zeudela, Evak esan zuen ahots desberdina zuela Barbarak baita begi arraroak ere.  Zer izkutatzen du Barbarak?...


Lotarako orduan Eva printzesa harroxko bat bezala hitz egiten hasi zen. Hannak esan zuen: - Begira! Mingaineko pirsina arroxa dauka, ez beltza! Bapatean Evak begiak itxi egin zituen eta irekitzerakoan normal hitz egin zuen. Eva txundituta gelditu zen, ez zuen inoiz azentu frantsesarekin hitz egin eta ez zen inoiz hain harroxkoa izan, eta pirsina beti beltza izan zen! Hurrengo egunean Evak pirsina egin zuen dendara joan ziren. Hor emakume bizardun arraro bat ikusi zuten, Evari pirsina egin ziona zen...


Istorio hau printzesa makarra-makarra batek kontatzen dizue: duela 87 urte printzesa makarra batzuen kuadrila sortu  zen. 8 Printzesa makarra,  bai,  makarra horien gurasoek gorriak eta bi ikusi zituzten beraien alabekin ondo moldatzeko. Uff... orain kontatuko dizuet istorioa:   Goiz arrunt bat zen, oso euritsua. Kim esnatu berri zen. Kim ez zen hala deitzen, Charlotte baizik, baina izena ez zitzaionez gustatzen bere lagunek Kim deitzen zioten. Gosaldu ondoren Lilly bisitatzea erabaki zuen. Lillyk ez zeukan ezizenik. Lillyrekin batera Evaren gaztelura joan zen piercing ...


OPORRAK

5
lili 1499803267761 Txokolatezko hitzak | 2017-08-20 15:04

Zer egiten duzue oporretan? lagunekin egon, pistinara joan, hondartzara. Ni nire lagun batzuekin  saloukon akuaparkean egon nintzen. Udako egunik onena izan zen. Zuena zein da ?  Zuen  herrian udako zinema egiten da?  Nirean bai.  Iruzkinetan idatzi nora joan zareten, mesedez.:-)  


GALIZIA

1 2
lili 1499803267761 Txokolatezko hitzak | 2017-08-09 22:06

GALIZIA OSO HERRIALDE POLITA DA!!!!!!!!!!!!! Ni egon naiz. Lugon, A Coruñan, Fozen ... Lagun piloa egin ditut: Onintza, Eneko, Nuri, Yoli, Katti, Diego  eta Naiara. Lugoko harresi guztiari buelta eman genion, handia benetan. Zanburina jan nuen, txurrasko... ZE GOXOA!!!!!!!!!!!!  Galiziara joan zarete? Joan ez bazarete, joan.


HARA!!!!!

1
lili 1499803267761 Txokolatezko hitzak | 2017-08-03 22:24

 2 albiste dakarzkit, bat ona :-) eta bestea txarra:-(   Lehenik txarra: Faltzesen sute bat egon da. Itzali egin zuten, eta gero berriro piztu zen. Ez dute oraindik itzali.  Kaka zarra! Orain ona: ezagutzen al duzue Tea Stilton? Jeronimo Stiltonen arreba. Ba... azkenean "Mendi hiztuna" atera dute euskeraz. AUPALE!!!!!!!!!!!!!!!!.


AKUARELAK

3
lili 1499803267761 Txokolatezko hitzak | 2017-07-31 23:05

Nire beste zaletasun bat marraztearena da. Akuarelekin bereziki. Eta nahiko ongi marrazten dut nik uste. Hauek dira marrazki gutxi batzuk. Zein da zuen gustokoena?