BOOKCROSSINGa badatooor!

No profile photo Letrak Airean | 2011-01-30 12:11

Heldu da altxorrak argitara ateratzeko garaia!

Bihartik eta ostiralera bitartean zuen altxor preziatuak konpartitzeko aukera izango duzue eskolan. Goizeko jolastorduetan zuen zain egongo gara zuen liburuak utzi eta berriak jaso ditzazuen.

Nagusien etxesailean sarrerako hallean aurkituko gaituzue. Txikien etxesailean, ordea, klaustro gelan egongo gara.

LHko ikasleen kasuan, liburuen trukaketa errazteko, liburua uzteko egunak sailkatu egin ditugu:

- LHko 1.go zikloko ikasleek urtarrilak 31n, astelehenean.

- LHko 2. zikloko ikasleek otsailak 1ean, asteartean.

- LHko 3. zikloko ikasleek otsailak 2an, asteazkenean. 

Ondoren, ostegunean eta ostiralean, jolastorduan ere, zuen altxor berria jaso ahalko duzue.

 

ANIMA ZAITEZ ZURE ALTXORRAK KONPARTITZERA!


Utzi iruzkina: