ZINE EMANALDIA - Pulp Fiction

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2007-12-03 13:08

Pulp Fiction Quentin Tarantinok 1994ean zuzendutako filma da. Ikusleek zein kritikariek harrera beroa eman zioten, nahiz eta film onenaren Oscar saria ez irabazi. Askoren ustez, azken urteetako zinemagintzako mugarria da filma, zinema independientea ikusle arruntengana zabaldu baitzuen. Gainera, haren istorio etenek, mota guztietako elkarrizketek, ironiak, ikus-estiloak, plano bitxiek, eta pop kulturako erreferentziek oso eragin handia izan dute hurrengo film askotan.

DATU BATZUK:

·  Zuzendaria = Quentin Tarantino

·  Gidoigileak = Quentin Tarantino eta Roger Avary

·  Aktore nagusiak = John Travolta, Samuel L. Jackson, Bruce Willis, Uma Thurman, Ving    Rhames, Harvey Keitel, Tim Roth, Amanda Plummer, Maria de Medeiros, Eric Stoltz, Rosanna Arquette, Christopher Walken, Quentin Tarantino

·  Estreinaldiko data = 1994ko urriaren 14

·  Iraupena = 154 min. (168 min. deluxe edition)

·  Jatorriko hizkuntza = Ingelesa

·  Aurrekontua = $8 million


Utzi iruzkina: