NAFARROA KALEKO GAZTETXEAREN ITXIERA - 1995eko Maiatza

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 1995-05-02 14:55

  

   Astelehenean Udaltzainek gaztetxearen zerraila aldatzeari ekin zioten, bizilagunen eta udaletxearen arteko epaiketaren erabakia zela eta.Gaztetxea kokaturik dagoen lokala udaletxearena izanik, bizilagunek honen aurka jarri zuten salaketa. Epailak, Gaztetxeak taberna bezala ezin zuela jarraitu esan zuen.

   Edozein modutan, asanblada hoenk Gaztetxea itxi eta gero udaletxeko atarian eginiko bileran, alkateari idatzi bat aurkeztea erabaki zuen, ondoren alderdi politiko guztiekin batera arazoa konpontzeko asmoz. Idatzi horretan, gazte taldeak hiru aukera desberdin ematen ditu, beti ere Gaztetxea elkarte bilakatuz, hauek dituzten ezaugarri guztiekin; kide zerrenda bat, kuota sanboliko bat ordainduko luketenak, arduradun bat eta giltzak izango dituen direktiba bat, barra bat elkarte ordutegiarekin (gaueko 3ak edo 3:30ak arte). Udaletxeari ordaindu beharreko alokairua negiziatu beharko litzateke. Aipatutako hiru aukeretan lehenak, elkartea orain Gaztetxea dagoen tokian mantentzea dio. Bigarren eta hirugarren aukeratan elkartea euskaltegia dagoen etxeraen azpian eratuko litzateke, beste sarrera bat irekiaz, han dauden keramika ikastaroak Kultur Etxera edo oraingo Gaztetxera aldatuz. Honi ikusten dioten abantailarik handiena ondoan bizilagunik ez izatea da.