FUTBOL TALDEA

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2006-06-01 16:04

  

 Lau urte eta gero, Legazpiko Gaztetxea F.Tk amaiera eman dio bere ibilbideari. Hasierako kezka nagusiarekin, hau da "kantera" ez izatearekin, egin dugu topo aurten. Batzuk beste talde batetan jokatuko dute datorren denboraldian, beste askok lau urte eta gero taldea uzteko erabakia hartu dute. Datorren urtean jarraitzeko behar ditugun jokalari berriak asko direla kontutan izanda, proiektua bertan behera uztea erabaki dugu.

   Momentu on eta ez hain onak pasa ditugu lau urte hauetan. Lehen urteko ilusioa eta 1.erregionalera igoera aipatzekoak dira batez ere. Legazpiko Gaztetxea F.Taren sorrerak izugarrizko ikusmira eta ilusioa sortu zuen hainbat eta hainbat Legazpiarren artean. 400 bazkidetik gora lortu genituen lehen urte horretan, urteen poderioz 500 bazkidera iritsi gara eta horrek zerbait esan nahi du. Partiduetara joaten zen jende ugaria eta kalean ikus zitezkeen kamiseta laranja kopurua ere ilusio horren parte ziren. Guztiarekin gertatzen den moduan, kontrako iritziak ere izan zituen taldeak sortzean, baino hauek ere denborarekin indarra galduz joan dira. 1.erreginalera igoera berezia izan zen guztiontzat. Inork espero ez zuena lortu genuen, herriko taldearen pare,Ilintxaren pare, jartzea. Aho asko itxi genituen urte horretan eta beste behin argi utzi genuen, gogoz eta ilusioz lan eginda, merezitakoa lortzen dela.

    Momentu ez hain onen artean, azken denboraldia aipatu behar. Konpromezu eta fundamentu pixka bat falta izan zaigu guztion aldetik eta naiz eta kategorian mantentzeko taldea soberan izan, aipatutako bi puntu horiek buruhauste bat baino gehiago pasa arazi dizkigute.

 

TXE TXE TXE GAZTETXE!!!