FUTBOL ZAZPI TXAPELKETA

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2008-05-18 15:43

HASIERA: Ekainak 20, ostirala.

FINALA: Uztailak 19, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.

 

IZEN EMATEA, NON? Gaztetxean, Gazte-txokoan eta Giroa, Kukue, Karibe Zaharra, Arrano, Gurrutxaga, Maiatza, Lau-Bide eta Haizea tabernetan egin ahal izango da.

 

IZENEMATE EPEA: ekainaren 1ean (igandea) amaituko da.

 

BILERA: EKAINAK 5, OSTEGUNA, 19:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian, txapelketako arauak eta beste hainbat gauza azalduko dira. Egutegiaren zozketa ere egingo da. Bilera honetara, talde bakoitzeko partaide bat gutxienez agertu beharko da.

 

BALDINTZAK:

·        8 eta 14 partaide bitarteko taldeak sortuko dira.

·        Txapelketan parte hartzeko gutxieneko adina, 16 urtekoa izango da.

·        Gizonezkoak, emakumezkoak, zein talde mistoak sor daitezke.

·        Talde bakoitzean, gehienez  legazpiarrak ez diren 2 pertsonek joka dezakete.

·        Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzeko izena ematean.  Adibidez: 10 jokalariko taldeak, 100 euro ordaindu beharko ditu.

·        Txapelketa aurrera ateratzeko, gutxienez 8 taldek eman beharko dute izena.

·        Izena ematen duten talde kopuruak baldintzatuko du talde multzoak zenbatekoak izango diren eta hurrengo fasera pasako diren talde kopurua.

 

SARIAK:

·      TROFEOAK, lehen HIRU sailkatuentzat.

·      Pitxitxi saria.

·      Aiztonagako Tigrea saria.

·      Partaide guztiak, oroigarri gisa, txapelketako kamiseta bat jasoko dute.

 

Partidu guztiak larunbat arratsaldetan jokatuko dira Bikuña Futbol Zelaian.

 

FINALAREN EGUNEAN, uztailak 19 (larunbata), partaideentzat BAZKARIA ospatuko da.


Utzi iruzkina: