Software bat librea izateak ez du esan nahi doakoa izatea, erabiltzaile askok pentsatzen duten bezela. Software librearen benetazko esanahia honako hau da: Eskuratutakoan libreki aztertu, aldatu, kopiatu eta erabilia izan daitekeen software-a. Beste modu batean esanda, erabiltzaileak programa eskuratutakoan nahi duen moduan manipulatu dezakeen programa mota da, inongo baldintzarik gabe. Doako softwarea eta Software librea nahastea normala da, software librea askotan doakoa izaten delako, baina, kontuz, ez beti. Gehienetan sarean es...