Software librea zer da?

lauramatesanz 1456150966376 Laura Matesanz | 2009-11-04 15:37

 

 

   Software bat librea izateak ez du esan nahi doakoa izatea, erabiltzaile askok pentsatzen duten bezela. Software librearen benetazko esanahia honako hau da: Eskuratutakoan libreki  aztertu, aldatu, kopiatu eta erabilia izan daitekeen software-a. Beste modu batean esanda, erabiltzaileak programa eskuratutakoan nahi duen moduan manipulatu dezakeen programa mota da, inongo baldintzarik gabe.

  Doako softwarea eta Software librea nahastea normala da, software librea askotan doakoa izaten delako, baina, kontuz, ez beti. Gehienetan sarean eskuragarri dago, doain,hala ere beste batzuetan jabeak salgai jartzen du.

 Gainera Software librea eskuratzeko ez da lizentzia berezi bat behar, guztiontzat balio du, edozeinek erabili dezake askatasun guztiz. Beraz, bere jabeak programaren gaineko eskubide guztiak galdu ditu.


Utzi iruzkina: