Saskibaloia

launeskak 1456150962829 LAU NESKAK! | 2009-12-17 08:56
3

Bizitzaren etapa honetan alterazio emozionalak nahikoa sarritan gertatzen dira (maitasun-kontuak, lagunen arteko saltsak, etab.), eta alderdi psikologikotik kirolak eragin ezin hobeak eduki ditzake. Gaur egun ondotxo dakigu bere gorputzarekin ariketa egiten duten adoleszenteak gazte pasiboak baino alaiagoak direla, eta ez hain suminkorrak. Beste ikerketa batzuek frogatu dutenez, kirolik egiten ez duten gazteek depresio gehiago eta baita bizkarreko min, indigestio edo takikardia gehiago ere izaten dituzte kirola egiten dutenek baino.

Jarduera fisikoak, gazteen artean, eragin positiboa dauka epe luzera osasun-egoera orokorrean. Pertsona helduetan maizenik agertzen diren gaixotasun kroniko eta akutu askoren kontrako prebentzio-neurri egokia ere bada ariketa fisiko apur bat egitea (obesitatearen, koronarietako istripu baskularren edota diabetearen kontra, adibidez).

Gazteentzat gomendagarrienak taldean egiten diren kirolak izan ohi dira, taldeagatik eta ez norberagatik lehiatzeak edota garatzeak dakarren guztiagatik. Kirol guztiak dira gomendagarriak, gazteek oso ongi jasaten dituztelako karga eta esfortzu fisiko handiagoak. Batzuk aipatzekotan, squash-a, eskia, footing edo tenisa nabarmen daitezke indibidualetan, eta taldean egiten diren guztiak (futbola, saskibalioa, eskubaloia, etab.).



exozitaandcompany

exozitaandcompany 2010-01-14 08:42 #1

aupa urgatzi!!<br />

jackass-racoon

jackass-racoon 2010-01-14 08:54 #2

hori hori aupa urgatzi eta auen arbitroooak!!!!!!!! jeje. (arbitroa naiz)<br />

jackass-racoon

jackass-racoon 2010-01-14 08:54 #3

hori hori aupa urgatzi eta auen arbitroooak!!!!!!!! jeje. (arbitroa naiz)<br />


Utzi iruzkina: