AHTrik EZ! denok Arrasatera
Laudioko Gazte asanbladak, Aiarako beste talde ezberdinekin Abenduaren 15ean Arrasaten deitu den AHTaren aurkako manifestaldi nazionalera joateko autobus bat antolatu du. Hau Urduñan aterako da eta Amurrion eta Laudion egingo ditu geldierak. Laudion institutu aurrean egingo du geldiera eta orduari dagokionez zehazteke dago baina 15:00 izango dela suposatzen da. (Arrasaten 17:00 hasten da mania, atera kontuak). Sarrerak 5€tan salduko dira.
Animatu eta pasa zaitezte gaztetxetik apuntatzeko!
Iruzkinak
AHT ez 2007-12-12 09:58 #1
15ean fuztioak Arrasatera.

2007-12-13 13:32 #2
Alternatibarik bai abiadura handiko trenari ? Ala sistematikoki beti aurka zaudete? Argumentuak nahi ditut, itxaroten nago...
AHT ez 2007-12-13 16:59 #3
Hemen dituzu arrazaoiak:

http://www.ahtgelditu.org/aurkakoarrazoiak/index.php

Web orrialde honetan ondo baino hobeto daude azalduta zaintzuk diren AHTaren desabantailak.

Gero ere herritarrak entzuten ez dituztelako eta hautatuko alkateen kontra joaten dira eta inposatu egin nahi dute beraien proiektuak.

También aseguró que se están buscando las fórmulas jurídicas para
solucionar el rechazo a las expropiaciones en los ayuntamientos regidos
por ANV, que pasará por asumir la competencia por los subdelegados del Gobierno de la provincia en la que se produzca.

http://www.elmundo.es/elmundo/2007/12/13/espana/1197552863.html

garmendia 2007-12-17 12:28 #4

nik ere nahi ditut zure argumentuak, baina zentzuzko argumentuak, inolako informazio estalkirik gabe. Herriaren benetako beharrei erantzuteko egiten denari ulertze bidean jarriko gaituen zeozer. Aurrerapausuak finkatzeko, egia aurretik eramanaz, herriak eskatzen duenari entzunaz, herritarrek soilik dakitelako benetan zein den haien gura.

Honek ez du esan nahi baserri eraikitze garaian nahi genukeela bizi, bizitza sanoago izan bazuten ere. XXI. mendera heldu gara eta bizi errealitatea aldatu egin da, baina errealitate honek ez du ez antzik ezta zerikusirik ere ez AHTak eskeintzen duenarekin, eta are gutxiago, gure herriaren erliebeak uzten duenarekin bat.

Baina argi dugu, natura zaindu nahi dugula. Saiak Karrantza aldean nahi ditugula, eta jana ez zaiela zertan kendu . Eta oraingoan jabetuago gaude horretaz... PNV eta halako putreen jakiak kolokan jartzen diegun bakoitzean, erasotze papera hartu dute edo duzue. Ez dakit zuk onurarik ateratzen duzun honetatik baina honek ez du ematen argumentu euririk ekarriko duenik, soilik abere hegazti eta basati batzuen mokokada baten aurrean gaudela berriz ere.

Irakurri baldin badituzu aurrekoak luzatu dizkizun argumentuak, orain zure garaia heldu da. ekin lanari.

Besterik gabe, goraintziak zure erantzunaren zai itxaroten dagoenaren eskutik.

Utzi iruzkina: