ONGI ETORRI, Iñaki

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-03-27 12:26


Gure besotik kenduta

Mina sartu zen gurera

Gauez eraman zintuzten

Aguraindik espetxera

Senide eta lagunentzat

Zama guztiak gainera

Erruduna omen zinen

Hauteskudeak gora-behera

Baina ehun mila errudun

Ez ote gara sobera?

Nahiz aurreko atetik sartu

ta atzekotik atera

Gaur gure artean zaude

Hoberena horixe da

Ta a ze nolako poza

Ongi etorri etxera!

 


Utzi iruzkina: