Larunbatean PRINTZIPALERA

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-04-01 13:27

Larunbatean izango da Arabako Txapelketaren final handia eta hedabideen aurrean aurkeztu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Udalak.

Bertan izan dira, nola ez, apirilaren 4an Gasteizko Printzipal Antzokian kantatuko duten sei finalistak: Oihane Perea, Manex Agirre, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Viñaspre.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa eta Idoia Beitia gai-jartzailearen esanetara arituko dira bertsolariak. Sarrerak aldez aurretik eskuratu nahi izanez gero, hiru bide hauetako bat erabili dezakezue:

  • AMAIA ZENTROAN, astelehenetik ostiralera,  15:30etatik 21:00etara
  • PRINTZIPAL ANTZOKIAN
    • ASTEAN ZEHAR, 18:30-20:00
    • EGUNEAN BERTAN, 15:00etatik aurrera


DOKUMENTUAK

 


Utzi iruzkina: