Jon Unai Axpe Txapeldun

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-05-16 21:49

Gaur goizean jokatu da Agurainen 14 urtez azpiko eskolarteko txapelketako lautadako finalerdia.

Idatzizko saioan Lautada osoko 40 haur inguru batu dira Aguraingo AEKn eta ondoren bat-bateko saioa burutu da hiltegi zaharrean.

 Eskualdeko bat-bateko txapela Jon Unai Axpek eraman du eta bigarren postua Bingen Sainzek eskuratu du. Beraiekin batera aritu dira Jone Otxoa, Maialen Mateo eta Gorka Etxarri gazteak ere. Saio polita eta freskoa burutu dute denek. Jon Unai eta Bingen arabako finalerako txartela lortu dute.

Idatzizkoan ere lan apartak aurkeztu dira eta 18 izango dira Arabako eskolarteko txapelketan idatzizko finalera sailkatuko diren gazteak. Infromazio gehiago nahi baduzue egin klik: http://arababertsotan.wikispaces.com/Abtxiki09

Hemen dituzue egunean zehar ateratako argazki batzuk

 


Utzi iruzkina: