Jaia eta ajea BERTSOTAN. 6. maila

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-10-08 22:06

EGILEAK: P. L. de LARREA Ikastolako 6. maila
2009-10-08an gelan egindako bertsoak
DOINUA: Naparheid (Mexiko kuba eta)


Larunbatean izan

zen txupinazoa

astearte goizean

ze talo goxoa

egin zidan amonak

jan nuen osoa

eta sorpresa zeukan... ai, ai, ai, aiiii!

KRISTON TXORIXOA

(Mihael, Paula, Iker, Alazne, Iratxe, Jordi, Nahia eta Ane Belen)

Itxaroten nengoen

etortzeko Iraia

eta egun horretan

lehertu zen jaia

kristoren martxa dago

hau ez da Araia

eta festa honetan... ai, ai, ai, aiiii!

ze jende alaia!

(Eneritz, Amaia, Mikel, Jon Z., Sofia, Gonzalo, Aritz eta Kepa)

Agurainen daukagu

girorik onena

Barrakak arratsaldez

gauean berbena

gau osoan dantzatzen

denok makarena

parranda egin ta gero... ai, ai, ai, aiiii!

zelako astelehena

(Amaiur, Amaia, Xabi, Edwin, Jon, Maider, Laura eta Warda)


Aguraingo jaietan

bospasei kubata

edan nituen eta

ezin igo aldapa

eta bueltatu nintzen

aldapan beheraka

hurrengo egunean, ai, ai, ai, aiiii!

ezin egin kaka!

(Jon M, Aingeru, Irati, Maialen, Aintzane, Maite, Sheila eta Jokin)


OHARRA: Gaur egin ditugu bertsoak gelan, eta gela bakoitzean 7 lagun katarroa eta gripeAk jota zeuden etxean. 14 guztira. Zergatik ote? Ze gogorrak diren jaiak... Animo eta sendatu bixkor!!


Utzi iruzkina: