Ipuinetako pertsonaia gaiztoak ARAIA
SORGINAK

Sorginek badugu bai
Egunero festa
Irtetzen garenean
Beti dugu kezka
Hainbat mukitsu daude
Inguruan ezta?
Txarrak baldin badira
Gure errua ez da
PIRATAK

Maltzurrak garela gu
Entzun da seguru
Hori esan dutenak
Dira artaburu
Partxe bat begian ta
Ezpatak ditugu
Eta guk nahi duguna
Beti egiten dugu
MAMUAK

Nahi duguna egiten
Gu gara arinak
Besteen ganbaretan
Zeinen atseginak
Tabernetan sartzeko
Egin ahaleginak
Euskadiko mamuak
Gara ikustezinak
DEABRUAK

Beroa gure etxea
Labeen antzera
Hemen ondo egoteko
Badugu aukera
Etor zaitezte hona
Txuleta erretzera
Gonbidauta zaudete
Etxera afalatzera
Araia Eskola, 6. maila

Iruzkinak
Utzi iruzkina: