Harley gorritxu 6. maila DULANTZI

laube 1456150861201 LAUBE | 2007-12-18 00:00

- 1 -

Gure txanogorritxu

Modernoena da

Beti jantzita doa

Rockero erara

Baina bere gitarrak

Eiten dio traba

Txanogorritxu doa

Erosketetara

 

- 2 -

Otsoak itxaron dit

Etxeko atean

Muxuak eman dizkit

Nire aurpegian

- Nahi al duzu montatu

Nire harleyean?”

- Bakarrik joango naiz

Ta utzi pakean!

 

- 3 -

Otsoa iristen da

Bai Aliproxera

- Kaixo kajero jauna,

Ze polita denda.

Kendu zure arropa

Baita ere prenda…

Kajeroa jan eta

Kajero jartzen da.

 

- 4 -

Txanogorritxu dator

Kantari kaletik:

- Gona gorria eta

Larruzko jaka nik…

Aliproxera sartu

Da aurreko atetik

Ordaindu gabe joaten

Da Aliproxetik.

 

 - 5 -

Dena Amaitu eta

Otsoari adio

Mozorroa kenduta

Horrenbeste lio

Otsoa bere atzetik

Irten da serio…

Harleya lapurtuta

Alde egin dio!

 

 - 6 -

Otsoak esan dio

Itxaron laztana

- Harleya eraman duzu!

Ai ama, ai ama!

Harrapatu nahi badut

Egin behar plana…

Eta negarrez doa

Amonarengana.

 

Dulantzi eskola, 6. maila


Utzi iruzkina: