Gasteizen bertsolariak zeuden
baina hori ez zen nahikoa
hiru globozko ezpata eta
txapela batean lastoa.
oholtza gainean berriz mikroa,
bertsoa ta tabakoa
lehenengo filan lautada
ikusten goiko jokoa
baina bertsosaioaren onena
Antonioren "kulikoa".

Iruzkinak
Andramari zuria 2010-08-06 19:12 #1

Matxete plazan aulki txuriak

ta lau tipo barregarri

Gero Sebastian eta Andoni

egurra ematen elkarri

Bertso-eskolako kumeak beti

bertso gose ta egarri

Nahiz ta mikroa izan daiteken

batzuetan tentagarri...

Hobe eskua, disimuloan

beste leku baten jarri!

Argazkilari anderea 2010-08-06 21:03 #2
ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO EGIN KLIK
BKN TXAPEL(A)DUN 2010-08-07 01:01 #3
Gasteizen bertsolariak zeuden
baina hori ez zen nahikoa
hiru globozko ezpata eta
txapela batean lastoa.
oholtza gainean berriz mikroa,
bertsoa ta tabakoa
lehenengo filan lautada
ikusten goiko jokoa
baina bertsosaioaren onena
Antonioren "kulikoa".

Andereño 2010-08-07 13:35 #4

Bai argazkiei begiratuta

bada nahiko kontakizun

Tiro pitxoia izan zen gero

zuk zeinen ondo dakizun...

Bertsoa festa da guretzako

ez bakarrik ikuskizun

Izan daiteke erromantiko

serio, umoretsu, lizun...

Gauza guztiak bezala, segun

nondik begiratzen duzun!

Markitos 2010-08-08 22:17 #5

Zurito-minuto egitera

gindoazen txosnetara,

tabladu gainean Amaiur

edo agian Ganbara?

baina Oihanek eta Iratxxxek

egin zuten eskapada.

Egunsentiarekin kantari

txolarre eta enara,

batela ematen zuen oheak

joan ginenean lotara.

Andereño 2010-08-08 22:27 #6

Gasteiza soilik ezin da joan

Ganbara alokatzera,

ta komulgatu nahiean goaz

egunero matxetera!

Lehorrean be bada batela,

eta piraten bandera!

Gaur naufragoak eraman ditut

gasteizko nire uhartera...

hurrengoan zu be etor zaitez

bertso-siesta egitera

Utzi iruzkina: