Bertso berriak, jendea bustitzeko jarriak
Doinua: Kantatzera nihoa
- 1 –
Barrukoa atera
behar da kanpora
zuk egiten baduzu
egin beahr gustora
oraingo gazteentzat
sekulako droga
ez baduzu erabiltzen
oxidatuko da
- 2 –
Kalean nengoela
huraxe algara
neska bat ikusi ta
hurbildu bertara
zer dagoen ikusi
ta ikasi, hara!
praktikatzea oso
garrantzitsua da
- 3 –
Gauza bat gustatzen zait
niri izugarri
eta praktikatzera
zu hona etorri!
Mingaina erabili
behar da sarri-sarri
emango al diogu
gustoa elkarri?
- 4 –
Hori egin dezakegu
Nahiz joan txokora
Praktikan jarri eta
Gerokoa gerora
Haur, gazte eta zaharrek
Egin behar gustora
Basatu behar dugu
Ahotik ahora
- 5 –
Ahoarekin egin
zerbait bat-batean
batzuek uste dute
dagola kaltean
ez dago sobran inor,
guztion artean,
elizan eingo dugu
datorren astean
- 6 –
Muxuka hasi eta
hainbeste endredo
jolas hauetan ere
gu gara bezero
parte hartu ezazu
ahal bada egunero
askoz hobe elkarri
kutsatu ezkero
- 7 –
Ez da birus makala
“lenda” ohar dadin
hogeita hamar urte
eta dago berdin.
Lagunek ez badute
ez hauxe atsegin
kalera joan ta beste
batzuekin egin.
LAUTADAKO BERTSO ESKOLA
2007ko abenduaren 3a
Iruzkinak
Utzi iruzkina: