Bingen Sainz Euskal Herriko finalera!

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-06-07 16:43

         

     Arrizalako gazteak bigarren saria eskuratu du Armentia ikastolan gaur goizean izan den arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalean. Txapela Amurrioko Ainhoa Comasek eskuratu du.

      14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteetan aldiz Ekaitz Samaniegorentzat izan da txapela eta Ander Solozabalentzat bigarren postua.

     Giro bikaina egon da, eta laudakoak pankarta eta guzti joan gara (pankarta txapelketarik ez da egon, baina gureak txapela merezi zuen). Badaezpada ere gorde egin dugu Altsasura eramateko, izan ere, Bingen, Ainhoa, Ekaitz eta Ander izango dira Arabako ordezkariak Ekainaren 21ean Altsasun izango den Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean.

     Idatzizko txapelak Aramaiora joan dira, handitan Xabi Igoak irabazi du eta txikitan Maria Izagak. Bigarren sariak Amurrioko Ainhoa Comasek eta Gasteizko Ander Solozabalek eraman dituzte. Beheko argazkian saritu guztiak eta Jon Unai (je, je)

 

     ZORIONAK GUZTIEI.... Datorren urtean gehiago eta hobeto!


Utzi iruzkina: