Artzain gezurtia ARAIA
Martin hasi zen atzo
Bere lan berrian
Ardi guztiak utzi
Zituen zelaian
Eseri zen orduan
Arbola azpian
Aspertuta zegoen
Bakarrik mendian
Martin jende txarrena
Zen artzain gaztea
Behar zuen ardiekin
Mendira joatea
Aspergarria zenez
Mendiko bakea
Bururatu zitzaion
Txantxa egitea
Martinek ikusi du
Otsoa seguru
Eta guk laguntzera
Joan behar dugu
Mendira igotzean
Ez bat eta ez hiru:
Artzain gezurti honek
Adarra jo digu!
Otsoa datorrela
Esan zuen ozen
Eta herritar denak
Korrika joan ziren
Baina berriro ere
Gezurra izan zen
Haien kontura berriz
Barre egin zuen
Otsoa agertu zen
Zelai hartan bertan
Gure artzaina orduan
Oihuka penetan
Nahiz eta etorri zen
Otsoa benetan
Pentsatu zuten berriz
Dabil gezurretan
Otsoak hartu zuen
Ardien bihotza
Artzain txuria berriz
Gelditu zen hotza
Esaten da gezurrak
Duela hanka motza
Eta otsoak berriz
Hagina zorrotza!
Araia Eskola, 5. maila
Iruzkinak
Utzi iruzkina: