Aguraingo jaiak 2010

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-10-01 22:16
7

Gure bertso-eskolako printzesatako batek, Jonek hain zuzen ere, beittu ze kartel polita egin duen Aguraingo jaiak iragartzeko. Aupa Jone!

Jakinaren gainean egongo zarete dagoeneko baina momentuz hauexek dira Jaietako bertso-hitzorduak (Besteren bat falta bada abixatu) eta jai herrikoien egitaraua. Ondo pasa jaiak eta gogoratu bertso-eskolak ez duela etenik izango... Aupa zuek!

2010-10-05, AGURAIN
Jaietako azoka eguna

Lekua: Andramari plaza Ordua: 11:30 Antolatzailea: AGURAINGO UDALA Protagonistak: Izar Mendiguren, Andoni Egaña

2010-10-10, AGURAIN
Aguraingo jaiak. Bertso-bazkaria
Lekua: Andramari plaza Ordua: 15:00 Antolatzailea: AGURAINGO JAI BATZORDEA Protagonistak: Iratxe Ibarra, Oihane Perea eta Lautadako bertso-eskola bizirik bagaude ordurako

Andereño

Andereño 2010-09-28 22:47 #1

Ez naiz zuetaz ahaztu... ze uste zenuten ba!

OFIZIOA jarri behar nizuen baina jaiak bertsolibrismorako direla erabaki genuen atzo... Ea zer ateratzen den MENDIAN GORA hariari tiraka:

<embed src="http://www.bertsoplaza.tv/%2b%2bresource%2b%2bflowplayer/FlowPlayer.swf?config=%7Bembedded%3Atrue%2CbaseURL%3A%27http%3A%2F%2Fwww%2Ebertsoplaza%2Etv%2F%252b%252bresource%252b%252bflowplayer%27%2CautoPlay%3A%27false%27%2Cloop%3A%27false%27%2CfullScreenScriptURL%3A%27%2F%2B%2Bresource%2B%2Bflowplayer%5Ffullscreen%2Ejs%27%2CautoBuffering%3A%27true%27%2CsplashImageFile%3A%27http%3A%2F%2Fwww%2Ebertsoplaza%2Etv%2F%2B%2Bresource%2B%2Bflowplayer%2Fplay%2Dbutton%2D328x240%2Ejpg%27%2CvideoFile%3A%27http%3A%2F%2Fwww%2Ebertsoplaza%2Etv%2Fmendian%2Dgora%2Fdownload%27%7D" width="319" height="262" type="application/x-shockwave-flash"></embed>

Markitos

Markitos 2010-09-29 21:15 #2

Hasieran okerrena

aipatzen dut Rubenena

euskalduna izatearen zama

sekulako pena

hori da gure kondena

heutsi gogor ta kemena

besarkada bat zuri hemendik

muxu handiena.

Galdera bat dut zuzena

ta gaiz aldatuz, ordena

noizko daukagu teila gainean

Txindurri antena?

azken galdera onena

ordagoa da ozena

aspaldi hontan ez du idatzi

non da monotema?

Andereño

Andereño 2010-09-29 21:51 #3

Antena eta maratil,

errepidean bi gurpil

bezala doaz, martxa onean

egon zaitez trankil !

Monotema ere hurbil,

berakatz eta perrexil...

Jaiak helduta asko bezala

Liatuta dabil

Andereño

Andereño 2010-10-03 16:02 #4

Jaiak hasi dira fuerte

kalean gaur zenbat jente

eta gauean batzuk ibili

zarete dexente,

makurkuta ala tente,

gaur goizean zenbat neke...

Zer moduz nere neska mutilak

bizi al zarete?

Markitos

Markitos 2010-10-03 21:55 #5

Ta ondo bizi gainera!

gutxi edatea hobe da

Lupizarraten gora igotzeko

puta karretera!

etxera seirak aldera

ta gero berriz kalera

gehien sufritu zuena atzo

izan zen kartera

Andereño

Andereño 2010-10-03 22:02 #6

Earra bertsoa!!!!, tira...

Jai programaren harira

Asteartean Izar ta Egaña

etorriko dira

Gu joango gara ferira!

denek ezin egin pira...

bat egongo da mekaguendioska

harriei begira...

KAR, KAR---

Markitos

Markitos 2010-10-04 22:22 #7

Aguraingo ferian zita

benetan da plan polita

Andoni eta izar bertsotan

bertan ikusita.

Ni bitartean harrika

ezin ezkutau irrika

baina ni ere noa klasera

txindurriz jantzita!

Utzi iruzkina: