A ze apirilaaaa!

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-03-26 00:00
2

2010-04-17, AGURAIN. Ikasle Eguna.  BERTSO-DESAFIO IKARAGARRIA: Zalduondo VS Agurain. Kupida gabeko desafioa, talderen bat lurrera jausi arte. DYAko anbulatzia ere bertan egongo da badaezpada ere.

2010-04-18, ARAIA. Andra Mari Aretoan 17:30etan. Arabako kuadrilla arteko I. bertso txapelketako FINALERDIA. (Egun horretan bazkaria egingo dugu txapelketan emandako saski zoragarriarekin SAN JUAN Plazako superlokalean, saskiak astindu behar ditugu generoa ustelduko zaigu bestela eta... Gogoratu pixa eginda etortzea ez dago komunik eta! Eta Aupa Txor eta tan! zuek zarete gure azken esperantza!)

2010-04-23,  AGURAIN. Euskararen astea, 19:00etan edo BERTSO KALEJIRA lautadako bertso-eskola guztiekin. Osea, poteatzera aterako garela gure "instrumentu" guztiekin. Bertso sorta kolektiboak kantatu, tabernetan kopla bat edo beste bota eta ederki pasatu euskararen izenean AMEN.

2010-04-24,  ZALDUONDO. Dantzari Eguna, Lautadako I. Bertsobanango lehiaketa. EgaƱa eta  Maiak kopiatu digute... Desberdintasun bakarra, guk bertsotan eta dantzan, biak egiten badakigula... Oseaaaa, ikiarriya... Dena den, espionaje industriala egiteko hemen daukazue LINK-a

Dantzariak bertsolarien erritmora

2010-03-30 19:56 #1

Ueeee! zuzendu dut "dantzariak bertsolarien erritmora" linka. Dena den hemen duzue osoa porsiakaso

http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-multimedia.asp?seccion=bertsoonenak&tipo=video&id=1429

Alaaaaaa!

Markitos

Markitos 2010-04-11 21:19 #2

Hemen duzue lehengo egunean zerbitzu sekretuek Herriko tabernako "bertso-banako-fusion" entsaioan entzun zituzten bertsoetako batzuk:

IKER:

Hemen alboan dago Oiertxo

geologoa izateko asmoz.

Mineralen zerrenda guztia

esantzazu mikrofonoz.

OIER:

Kuartzo, mika ta feldespatoa

omen dira granitoak.

Barizela ta gero dituzu

aurpegian granotxoak.

Hau esaten badiote elkarri entsaioetan, zer ez dute esango zuzenekoan! Animatu eta etorri Zalduondora apirilaren 25ean!!

Utzi iruzkina: