Agurra ukatu behar ez delako...

No profile photo Lauak eta bost | 2007-06-12 14:35

AMAYA

My only love sprung from my only hate! Too early seen unknown, and known too late! Prodigious birth of love it is to me, That I must love a loathed enemy. (Julieta) eta hala ere maitatu zuen, eta beregatik eta beretzako hil zen. Urtz-ek esaten duen bezala, itsas debekatuen xarma,…

Eszeptismoa barnean galdu nuela eta hor dabilkit, ez aurrera ez atzera guztia imnotizatzen, horregatik zaila zait ulertzea, nola egun ekaitztsu batean eguzki-erlojuak ordua markatu dezaken. Bestela ere zer, hodeiak dira denbora gelditzearen errudunak? Agian irentsitako eszeptismoa hodeien konplizea da, eta horregatik dut guztia geldi, akaso Paseo Berriko eskulturak ulertuko nau. Erdoildu ez bada jada.

Hau naiz ni.

 

ESTI

Sokasaltoan jolastekotan pinpilipauxak airean dabiltzanean, eguna argitzen denean izarrak beste amets batzuetan sartzen baitira. Gauero horia, berdea, laranaja... ikusten ditugu, denak dira alaitasunaren seinale, baina denetan bi eta bitan bat.

Xirularen soinuarekin irteten naiz kalera, eta hirira sartzerako bozina-hotsak... hori ere guk aukeratu dugu, eta zergatik ez? Itsasoaren distiraren edo txapapotearen moduan.

Beno ba, itsasoan zein mendian, hirian nahiz herrian.. aurkituko nauzue, eta hori izango naiz ni.


Utzi iruzkina: