saratoga

lastres 1456150848698 lastres | 2007-11-09 14:16

Saratoga

 

Saratoga taldea 1992 urtean sortu zen baina hiru urte igaro ziren lehen diska atera zuten arte. “saratoga” izena zuen diska hau Japonian ere kaleratu zen. Diska honek taldearen hurrengo lanen oinarria ezarri zuen.

 

Ondoren “mi ciudad” diskarekin, merkatuan indar osoz sartu zen Afive listako postu gorenetan kokatuz. “vientos de guerra” diskarekin estiloa zertxobait aldatu zuten doinu Heavyagoak erabiliaz. Honekin batera kontzertu asko eman zituzten beraien musika jendeari hurbiltzeko asmoz.

 

Arrazoi bat edo beste bat dela eta taldeak ez zuen nahi aina ospea lortu eta aldaketa bat egitea erabaki zuten. Honela diska baten produkzioa bere kabuz burutu zuten. “Agotaras” jaio zen horrela. Diska honi esker, kontzertuak betetzen hasi ziren eta arrakasta izugarria lortu zuten. Agotaras cd-a espainiako Heavy musikaren lan hoberenetarikotzat jotzen da.

 

Hemendik aurrera taldearen ospea igo zen izugarri eta zuzeneko kontzertu bat grabatu zuten “A morir” izenpean. DVD honi esker hedadura izugarria izan zen eta definitiboki jarri dira heavyaren maila gorenean.

pertsonalki, saratogaren abesti onenak "contigo, sin ti" eta "no" dira.

 

besterik gabe,

ondo izan.


Utzi iruzkina: