rise against
lau diska besterik ez dituzte behar izan munduko rock talde famatuenetarikoa bihurtzeko. 2001 urtean " the unravelling" diska atera zuten momentu beretik izugarrizko arrakasta lortu zuten edonon. erritmo gogor eta abesti sakonei esker musikaren merkatuan indar handiz sartzea lortu zuten. lehen diska horretan 16 abesti egin zituzten entzulearen nahiak beteki asetuaz. elkarrizketa batean rise against-en abeslari den Tim Mcilrtah-ek zioen beldur zela lehen diskak izan zuen arrakasta bigarren diska batek ez lortzea. hau dela eta, 2 urte pasa zituen taldeak bigarren diska bat prestatzen. honela 2003-an, "revolutions per minute" diska kaleratu zuten. cd honek aurrekoa baina arrakasta hobea izan zuen eta kalitatea ere handitu zuen. 2004ean "siren song of the counter culture" argitaratu zuten. eta nola ez, aurrekoak baina hobea izan zen eta rise against musika munduaren goikaldean ipini zuen betirako. bi urte lasai hartu zituzten kontzertuak eskaintzeko eta egun arte beraien diska onena dena prestatzeko. 2006an "The Sufferer & The Witness" diskazoa atera zen. cd honetako abesti guztiak izugarriak dira eta "survive" abestia hainbat pelikula eta bideojokotako abestien artean ipini dute. rise against-ek euskal herriarekin erlazio berezi bat dutela esan daiteke. nahiz eta ez duten inoiz hemen jo, berri txarrak talde euskaldunarekin hamaika kontzertu eman dituzte europan zehar, eta euskaldunen "denak ez du balio" abestian Tim Mcilrtah-ek bere ahotsa jarri zuen. nire ustez, beraien azken diska da onena eta "prayer of the refugee" da abesti hoberena. rock musika gustoko duenari izugarri gustatuko zaio talde hau. ea laster hemen kontzerturik jotzen duten eta diska berri bat ateratzen duten. ordura harte, ondo izan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: