mikel laboa

lastres 1456150848698 lastres | 2007-12-30 23:21

mikel laboa da, dudarik gabe, euskal musikak eman duen abestigile onena. bere lehen kontzertua 1958. urtean eman zuen eta hortik aurrera bere abestiekin euskal herriko ia herri guztietan egon da emanaldiak egiten.

1960. hamarkadan "ez dok amairu" kultur taldea sortu zuen. Bertan, batez ere benito lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortzen dute.

bere abestien bitartez herri honen gaitzak eta onurak islatzen zituen. bere "txoriak txori" abestia generazio askoren ereserki bilakatu da, eta edonon entzun daiteke, adibidez medem-en "la pelota vasca" dokumentalean.

gaur egun bere karreraren amaieran dago, baina hor dugu bob dylan-ekin batera 2006-an zurriolako hondartzan eman zuen kontzertua.

ondo izan.


Utzi iruzkina: