john lennon

lastres 1456150848698 lastres | 2008-01-07 11:26

60. hamarkadan erresuma batuan musikaren mundua aldatuko zuen  talde bat sortu zen. "the beatles" izenpean, mundu osoan hedatu zen fenomeno musikala jaio zen.

talde honen kide nagusiena, edota ospe handiena lortu zuen, john lennon izan zen. john lennon taldearen kide karismatikoena zen. eta bere presentziari esker lortu zuen taldeak ospe handia.

70. hamarkadan john lennon izugarrizko aldaketa izan zuen bere bizitzan. izatez, john, oso bakezalea zen eta askotan kexatu egin zen publikoki munduan gertatzen ziren gerren aurka. orduan yoko ono artista kontzeptuala ezagutu zuen.

yokoren eskutik bere bakezaletasun nahia areagotu egin zen. askotan esan izan da yoko izan zela "the beatles" taldearen banaketaren arrazoia, eta hau dela eta oso gorrotatua izan zen, eta oraindik ere da yoko beatles taldearen zaleengatik.

lennon-ek bere kabuz ere karrera musikal handia, eta oso ona garatu zuen. "give peace a chance" edota "nobody told me" abestiek argi uzten dute john lennon-en kalitate musikala.

1980. urtearen abenduan, lennon en jarraitzale batek (nor burutik  sano ez zegoen) tiroka hil egin zuen, lennonek new york  zuen etxearen atean.

bere heriotzarekin musikaren mundua oso ukitua geratu zen eta berak bultzatzen zuen bakezaletasuna pixkanaka isiltzen joan zen.

ondo izan


Utzi iruzkina: