ismael serrano

lastres 1456150848698 lastres | 2007-10-20 22:21

gaur ismael serranok donostin daka kontzertua ta ni joateko aukera galdu det...

izugarria da ismael serrano. bere abesti guztiek dute identifikaturik sentitzeko zerbait. abestiei ematen dien lasaitasuna izugarria da.

oraindik ez det bere disko berria entzun "sueños de un hombre despierto" baina lehen abestia, entzun dudan bakarra, "casandra",oso ona da.

sei diska ditu denera, lehena duela 10 urte egin zuen "atrapados en azul" izenburuarekin. hortik aurrerako diskoak xarma berdina izan dute, espainiako abestigile nagusitarikoa izanik.

pertsonalki gehien gustatzen zaizkidan abestiak, eres, fragilidad, sin ti a mi lado eta amo tanto la vida dira. nire aburuz izugarrizko abestiak dira eta entzuten diren bakoitzean zerbait berezia sentitzen dut.

oraindik ere ismael serrano ezagutzen ez duen batenbat balego, sutsuki gomendatzen det hemendik ezagutzea. pena merezi du.

datorren astera arte,

ondo izan...


Utzi iruzkina: