gatibu
Alex Sardui-k exkixu taldea izugarrizko ospea zuela utzi zuenean, ezin zuen espero talde berri bat eratzerakoan ospe hori handituko zuelarik.
Gatibu taldearen estiloa oso ezberdina da Exkixuk bere garaian zuenekoa. Exkixuren abestiak oso potenteak ziren, eta mezu politiko nabaria zuten. Gatibuk ordea beste abesti mota bat du, erritmoak lasaiagoak dira eta mezua amodioarekin erlazio estuago bat dute.
Gaur egun arte bi diska kaleratu ditu taldeak. Lehendabizikoa “zoramena” zuen izenburutzat eta izugarrizko arrakasta lortu zuen Euskal Herrian. Abestiak oso ziren melodikoak eta lasaiak. Alex-ek esan zuen behin horrelako abestiak idatzi nahi izan dituela beti, eta argí dago bere nahia aise lortu duela.
“lorak eskaintzen” edota “zoramena” abestiak denbora askoan izan ziren irratietan eta herri honen taberna gehienetan.
Talde baten diskarik zailena bigarrena izan ohi da, askotan lehengoaren arrakasta mantendu behar delako. Eta Gatibuk lortu egin zuen. “Inpernuaren ate joka” diska kaleratu zutenean, lehen diskaren arrakasta izatea lortu zuten, baina ezin daiteke ezta ere esan “ Zoramena” baina hobeagoa denik. Bigarren honetan erritmoa handitu egin zen eta honela abesti biziagoak lortu zituzten.
hirugarren diska bat atera bitartean bi hauekin konformatzea ez dago batere gaizki, eta talde baten arrakasta zer den argi asko uzten du Gatibuk.
besterik gabe,
ondo izan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: