OSABA ETA HILOBAREN LISKARRAK

maddalen.martin@jakintza.net 1647428093736 LAMAXAren ibilbidea | 2022-03-18 13:21

DBH4 daramagun bitartean, Euskaran hainbat iritzi artikulurekin ibili gara. Hasieran ez genuen ideiarik nola idatzi horrelako testuriak eta artikulu honetan gure lehenengo testua erakutxiko dizuego. Iritzi testu hau osabak eta hilobak eduki duten liskar bati buruz dijo, konkretuki hilobak osabari idatzitako testu hau. Lan hau, binaka egin genuen orduan, bi lan bakarrik aurkeztuko ditugu. Lehenengoa Xantalenena izango da eta bigarrena Maddalen eta Laxiarena. Hona emen gure lehenengo irtzi testuak.

Xantalen:

TESIA: indarkeriak ez du ezertarako balio

OSABA ETA NIRE LISKARRAK

Ez dakit zergatik mindu nauzun, baina egoera gatazkatsu honetan ez dugu bietako inork irabazten. Familiako kideen artean dugun harremana ez da horrelakoa izan behar eta egin dituzun jarduerek bihotza suntsitu didate. Zer ikusi hura ikasi esamoldeak dioen bezala, gaizki irakasten ari zara eta horrek nire pertsonalitatean eragin negatiboak ditu.

Egun hartan, oso gaizki jokatu zenuen,izan ere, indarkeria ez da arazo hau konpontzeko irtenbiderik egokiena. Bihotzean min egin zenidan. Belarrondokoa eman ondoren ondo sentitu al zinen? Ni ez. Liskar batean nagoenean belarrondoko batez konpontzea gustatuko litzaizuke? Segur aski ezetz, indarkeria ez delako arazo honek behar duen jarrera, egoera okertu besterik ez duelako egin, dagoeneko egoerak gainditu egin gaitu.

Arazoak hitz eginez konponduko bagenitu, ez lirateke horrelako gauzarik gertatuko. Nik badakit, ez dutela ondo jokatu zurekin ez hitz egiterakoan, baina zu ere ez ez zara ausartu niri barkamenik eskatzea. Honek adierazten du egin duzun ekintzak desegokiak ez duela ezer onik ekarri.

Aurreko egoera ikusirik, ondoriozta dezakegu, indarkeriak ez dituela arazoak konpontzen, beraz, hemendik aurrera hitz eginek konponduko ditugu arazoak.



Maddalen eta laxia:

16 JARDUERAKO ARGUDIO-TESTUA / *TESIA: Indarkeria ez da bidea

 

INDARKERIA EZ DA BIDEA

 

Oso ondo moldatzen ginen, denbora batera pasatzen genuen eta gure harremana ona zen hasarretu ginen arte. Ez nuen espero horrelakorik gertatzea; irakatsi zidazun gauza guztiak, egin ditugun planak… gure arazoen gainetik zeudela pentsatzen nuelako.

 

Ez zait batere gustatu esan didazuna, oso gaizki jokatu zenuen eta. Gainera, zure hitzek mina eman zidaten bihotzean. Zure jarrera oso desegokia iruditu zait; izan ere, indarkeria ez da ezeren erantzuna. Eta, esaerak dioen bezala, zer ikusi hura ikasi. Egia da nik ez nizukeela horrela erantzun behar, baina, zu heldua izanik, liskarra beste modu batera konpontzeko gai izan beharko zinateke. 

 

Argi dago egoerak gainditu gaituela, eta orain hausnarketa bat egitea da geratzen den aukera bakarra. Pasatakoaren ondoren galdera bat dut zuretzako: belarrondokoa eman ondoren, ondo sentitu al zinen? Espero dut ezetzkoa izatea; indarkeriak osasun fisikoa zein mentala zapuztu ditzazke eta.

 

Beraz, ez baduzu inor kaltetua ateratzea nahi, esan ez indarkeriari. Liskarrak edo gatazkak konpontzeko hainbat aukera lagungarriago daude eta.

 


Utzi iruzkina: